DBH - Elkartrukea Collège La Salle Saint-Joseph-eko ikasleekin

Aurtengoan ere elkartrukea egin dugu Jurançon-eko Collège La Salle Saint-Joseph-eko ikasleekin

Gure ikastetxetik parte hartzen dutenak, DBH 2ko frantseseko taldeko ikasleak dira. Ikasle frantziarrak gurekin izan dira apirilaren 23tik 27ra bitartean.

Ikasleentzat esperientzia aberatsa dela iruditzen zaigu, hizkuntza lantzeaz gain, kulturari buruzko alderdiak lantzeko aukera polita izaten dutelako. Helburu hori lortzearren zenbait bisita egiten dira bertako kultura eta tokirik garrantzitsuenak ezagutuz.  Ikasle frantziarrak gure artean ibili diren bitartean, Andoain ezagutzeaz gain, Donostiako Eureka Zientzia Museoan, EITBn, Aquaiumean eta Pasaian Albaolan izan dira.

Asteari amaiera emateko ikasle eta familiekin afari eder bat egin genuen. Esperientzia polita eta datorren urtean errepikatzeko modukoa!

Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztiei!