Tutoretza

TALDEKO TUTORETZA

Taldeko tutoretzaren helburua ikasleengan balore eta gaitasun batzuk bultzatzea eta garatzea da. Ikasle taldean bizikidetza lantzea eta ikasle bakoitzaren formazio integrala bilatzen da. Horretarako baliabide desberdinak erabiltzen dira:

  • adimen emozionala eta barnetasuna bultzatzen duen La Salleko HARA proiektua
  • bizikidetzarako talde lana eta Behatokia
  • berdintasuna eta hezkidetza lantzeko hausnarketa materiala
  • sare sozialen erabilera egokirako ikastaroa (ikasle eta gurasoentzat)
  • sexu hezkuntza Harremonak adituen eskutik
  • Proyde-Proega kanpainak, Bake Astea,
  • erantzukizuna, justizia eta sormena garatzeko jarduerak…

 

BAKARKAKO TUTORETZA

La Salle Berrozpe ikastetxearentzat, ikaslea da erdigunea. Ikasle bakoitzaren garapen integral eta pertsonala da xede. Horrek ikaslearen ezagutza sakona eta jarraipen pertsonala eskatzen du. Helburu horrekin bakarkako tutoretzak ikaslearenganako hurbiltasuna bilatzen du, konfiantzazko eta babesezko testuingurua sortuz. Bestalde tutoreak guraso eta familiekin ere kontaktu zuzena ezartzen du, guztiok ikasleen onurarako elkarlanean aritzeko. Momentu hauetan hiru alderdiak elkar entzutea eta ulertzea da oinarri, ikaslea interes komuna izanik elkar informatuz, aholkatuz…

 

Partekatu