Dibertsifikazioa

Arrazoi ezberdinak direla eta, ikasle batzuk ez dute taldearen gehiengoak jarraitzen duen ikasketa erritmoari eusteko gaitasuna, eta ikasle horien beharretara egokitzeko sortzen da dibertsifikazio gela.

Dibertsifikazioko taldean mota askotako ikasleak aurki ditzakegu. Talde txikiak izaten dira, 8-14 ikasle artekoak; modu honetara ikasleekiko tratu pertsonalizatua izan dezakegu irakasleok.

Gaiak eremutan multzokatzen dira. Eremutan banatzeak ikasleen beharretara egokitzen uzten digu, eta bakoitzak dituen hutsuneak eta zailtasunei aurre egiten. Ordu gehien eremu horien lanketan ematen dute. Irakasle gutxi izaten dituzte eta honek laguntzen digu, ikasleekin denbora gehiago pasatzen eta haiek ondo ezagutzen, beharrezko duten laguntza hobeto bideratuz.
 
Hauek dira lantzen dituzten ikasgaiak:
  • Hizkuntza eta Gizarte eremua.
  • Zientzia eta Matematika eremua.
  • Soinketa 
  • Aukerako ikasgaiak
  • Erlijioa
Cabecera
imagen: 

Partekatu