ELEANIZTASUNA

LSB Ikastetxe eleanitza  da, aurrerantz doan gizarte honetan gure ikasleek euren etorkizuna ikuspuntu eta hizkuntza desberdinetatik landu dezaten nahi dugu.

  • Ingelesa ikasgaietan txertatua: horretarako, DBH hasieratik, Ingelesak, ikasgai bezala izateaz gain, beste ikasgai batzuetan ere bere lekua du eta honek hizkuntzen mugak apurtzen laguntzen die ikasleei.

  • Frantsesa, aukerako ikasgaia: ingelesaz gain ikasleak Frantsesa ikasteko aukera ere badu, geografikoki hain gertu dugun eremua are gertuago sentitzeko modu bat bezala ulertzen dugularik.

  • Elkartrukeak (LONDON & PAU): eleaniztasunaren garrantziaz ohartarazi nahi ditugu gure ikasleak, hain zuzen ere, ikasleek Paun eta Londresen egiten ditugun elkartrukeetan ikasitakoa praktikan jartzen dute eta hizkuntzek pertsonen artean sortzen dituzten loturak eta zubiak bizitzen dituzte.    

  • Cambridge azterketak: Cambridge University entzutetsuak antolatutako Ingeleserako azterketa ofizialen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, LSBk hauek egiteko aukera eskaintzen die ikasleei.