Ekintza osagarriak

La Salle Berrozpe Ikastetxeko heziketa-proiektuaren baitan, ikasgelatik kanpo egiten diren ekintza osagarriak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira.

Guraso-Eskola, Eskola-Kirola, Aisialdiak, Kanpaldiak, eskolaz kanpoko ekintzak, ikastetxeko jaiak eta Andoaingo ekintzak, LSBko hezkuntza-elkartearen heziketa-prozesuan ezinbesteak diren garapenerako eremuak dira.

Eskualdeko garapen sozialaren eragile garenez, erantzunkizun soziala sustatzeko plana eramaten dugu aurrera ikasturtero, giza talde ilusionatu baten bidez. Pertsona konprometituen ekimenaren bitartez hezkuntza-elkartearen partehartzea bermatuko duen gizarte-jarduerak sustatu nahi ditugu.