Proiektu teknologikoak

SCRATCH

Ikasgai honen bidez, lengoaia informatikoan lehen pausoak ematen dira.  Programa informatiko honek blokeen bidezko programazioaren bidez funtzionatzen du. Zenbait ariketa lantzen dira ikasgaian, baina batez ere,  jolasak eta animazioak egiteko da erabilgarria. Horrekin batera, LEGO WEDO paketeen eta Scratch-en bidez, sentsore eta motorren erabilera ikasten dute, eta hainbat proiektu eramaten dituzte aurrera.

 

FLL (FIRST LEGO LEAGUE) TXAPELKETA

DBH 3 eta DBH 4.mailakoek parte hartzen duten txapelketa bat da. Bertan, hainbat proiektu gauzatu behar dituzte. Alde batetik, proiektu zientifiko bat gauzatu behar dute (ikasturtero ateratzen duten gai baten gainean). Beste alde batetik, robota baten programazioa eginez, mahai-tapiz baten gaineko misio batzuk egitea lortu behar dute (horiek ere urtero ezberdinak izaten dira). Azkenik, FLL (First Lego League) munduaren inguruko baloreen lan bat egin behar dute. Proiektu guzti horiek aurkezpen baten bidez erakusten dira eta epaimahai batek ebaluatzen ditu Abenduan ospatzen den FLLEuskadi txapelketan. 

Proiektu interesgarria da, informatika, robotika edo teknologia gustuko dituen edozein ikaslerentzat. Horretaz gain, talde lanean lan egiten ikasten dute eta etorkizunerako oso lagungarriak izango zaizkien baloreak barneratzen dituzte.

 

 
Cabecera
imagen: 

Partekatu