DBH - Aurtengoan ere 2. frantseseko taldea elkartrukea egiteko prest

Aldi honetan gu etorri gara lehenengo Jurançon - Pau aldera. Elkartrukeari hasiera emateko eta gure lagun berriak ezagutzeko Lescar-eko bolatokian egin dugu arratsalde pasa beraiekin.

Asteartean Bétharram eta Lourdes ezagutuko ditugu. Asteazkenean txokolotate eta bonboi dastaketa egingo dugu eta, azkenik, ostegunean Pauen barna ibiliko gara. Henri IVren  gaztelua ezagutu eta Arte Ederren museoan, bisita egin eta gure artelan propioak egingo ditugu.

Familiekin eta gure lagun berriekin giro ederra izatea espero dugu. Apirilean izango ditugu  Andoainen.