DBH - Harremonak 2017-2018 ikasturtea

Azken bi aste hauetan 3. DBHko ikasleak Harremonak egitasmoarekin aritu dira lanean. Harremonak Andoaingo Udalak sustatzen du  parekidetasuna, tratu onak eta sexuen hezkuntza lantzeko helburuarekin. Gure ikasleek zortzi saioetan parte hartu dute  dituzten zalantzak argituz eta beraien arteko erlazioei buruzko gogoetak egiten. 

Saio horiei amaiera emateko, gurasoekin bilera egingo da Martxoaren 5ean arratsaldeko 18:00tan  landutakoaren berri emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.