DBH 2 - DANCING IN THE STREET

Bi astez lanean aritu ondoren, gaur goizean, "Dancing in the street" proiektuari amaiera eman diogu aretoan. 

Munduko txoko ezberdinetako dantzak ezagutu eta ikusteko aukera paregabea izan dugu: Sirtaki, Salsa, Vals, Kpanlogo, Charleston, Sorgin dantza, Funky, Tango, Sevillanas eta Break dance.

Bakoitzaren inguruan ingelesez azalpenak eman ondoren, dantza bat eskaini digu talde bakoitzak, dotore jantzita. Eskerrik asko denoi egindako lanarengatik!!