DBH 3 - WHAT A FAKE!

Aurreko astean What a fake! narratiba landu genuen. Gure ikasleak, besteak beste, hainbat komunikabidetatik jasotako informazioa kontrastatzeak duen garrantziaz jabetu dira. Komunikabideek iritzi publikoan duten eraginaz  eta desinformazioak plataforma digitaletatan zabaltzeko duen ahalmenaz kontu hartu dute. Informazio faltsuek eraldatu egin dezakete gure iritzia; izan ere, erronka handia sortzen da, ez baita beti agerikoa izaten notizia hauek  egiazkoak  edo  faltsuak  diren  bereiztea.