EGURREZKO PROIEKTUAK
Hainbat proiektu egiten dira egurrarekin DBH 1.zikloan (DBH 1-2). Egurra moztu, itsatsi, eraiki eta oinarrizko elektrizitatea ere ikasten da. Gaur egun, lehenengo ikasturtean “katapulta” bat eraikitzen da eta bigarren mailan, mp3 bozgorailuak. Hala ere, hurrengo ikasturteari begira, asmoa robotika/elektronika eta egurrarekin bat egitea da hainbat proiektutan.
3D CAD DISEINUA
Cad programen bidezko 3D diseinua ikasten dute, 3D inprimagailuen bidez inprimatu daitezkeen piezak sortu ahal izateko. Bi programa desberdin ikasten dituzte: “OpenScad” eta “FreeCad”.
- OpenScad: Informatika lengoaiaren bidez diseinatzen da.
- Freecad: Hainbat aukera dituen programa da. Oso ezaguna CAD diseinu munduan.
MARRAZKETA
Marrazketa DBH guztian zehar lantzen da. Zailtasun eta exijentzi maila handitzen doa kurtsotan aurrera joan ahala.
ROBOTIKA
“Arduino” moduko plaka baten bidez (BQ ZUM plaka) robotika programatzen ikasten dute. Horretarako, osagai elektroniko bakoitzaren erabilera eta aplikazioa ikasten dute, ondoren proiektu ezberdinetan aplikatu ahal izateko. Adibidez; etxe domotiko bat, robota…