La Salle Berrozperen eskaintza zabala haur-hezkuntzan hasten da.
Euskal kulturan eta hizkuntzan errotzen den hezkuntza da, non ikasle bakoitza izaki globala den eta bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak.
Era berean haurren interesak hartzen ditugu abiapuntutzat: jolasa eta nagusien imitazioa; jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute. Metodologiari dagokionez, ekintza-guneak diren "txoko" sisteman oinarritzen da eta haur bakoitzaren erritmo jarraitzen eta errespetatzen saiatzen gara.
Proiektu berritzaileak:
- Ingeles goiztiarra ( 3 urtetik aurrera).
- Adimen emozionala/ Barnetasuna/ tutoritza.
- Agenda 21.
- Ulises.
- Teknologia berriak.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |