Ikaskuntza testuinguru berria

Testuinguru berri honek ikaslea du erdigune, bere ekimena eta autonomia bultzatuz.

Ikerketari bide ematen zaio, jakin-mina esnarazi eta sormena eragiteko asmoz.

Ikaskuntza kooperatiboan aritzen gara. Taldeetan oinarritutako ikaskuntza honek denon partehartzea suspertzea eta elkarrekin/elkarrengadik ikastea du helburu.

Testuingu berri honi esker, EZAGUTZEN, EGITEN, IZATEN eta ELKARREKIN BIZITZEN ikasten dugu.

Ulermen bidezko proiektuak

Proiektu interdisziplinarrak

ITB proiektuak

SEIN

 

Ulermen proiektuak

  • ULERMENA ezagutzak eta kontzeptuak egoera erreal berrietara modu egokian aplikatzeko gaitasunari esaten zaio.

  • Gertaerak ikasteaz eta gaitasunak eskuratzeaz gain, ULERTZEA da helburua.

  • Dakigunetik abiatuta modu malguan pentsatzen eta ekiten ikastean datza. 

  • Balorazio-ebaluazioak ikaskuntzan hobetzen lagunduko dieten irakasleek edo ikasleek beraiek egindako feedback momentua ahalbidetzen du.

  • Proiektu diziplinar edo interdiziplinarrak garatzeko erabili daiteke.

  • Ulermena hobetzeko Adimen Anitzei erantzuten dieten jarduerak proposatuko ditugu. 

 

Proiektu interdisziplinarrak

Diziplinarteko proiektu hauek aurrera eraman ahal izateko, oinarrizko konpetentziak garatu eta proiektua garatzeko beharko dituzten tresnak landuko ditugu ikasleekin.

Jakitearen beharra eragin nahi dugu ikasleengan, haien interesa esnarazi eta ikaskuntzaren protagonista eurek bihurtuz.

Prozesua eta emaitzak ikasleek zein irakasleek ebaluatzen dituzte.

 

SEIN proiektuak

SEIN programa La Sallek diseinatutakoa da Marko Metodologiko berri bat sortuz: IDEAL

Ezaugarriak:

– Arlo Anitzeko Proiektuen araberako lana.

– Ikasketa Kooperatiboan oinarritua.

– Aurretik landutako La Salle programak jasotzen dituena.

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak dira Sein programaren ardatza. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta zenbait curriculum arloren bidez ebatzi behar dituzte, ikerketa prozesuen bidez.

Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da eta familiek ere parte hartzen dute, noizbehinka. Honela, ikasleak gai izango dira beren ezagutza benetako egoeretan edo testuinguru konkretu horretatik at daudenetan aplikatzeko.

Metodologia honek jarraitzen duen helburua ikasleak arazoa definitzea, informazioa gestionatzea, ezagutzan bihurtzea, konponbide sortzaileen bidez alternatibak sortzea eta  lortutako emaitzak modu eraginkorrean komunikatzea da. Prozesu osoan zehar bere ikaskuntza lan testuinguru kooperatibo batean garatzeko jarrerak erakutsi beharko ditu.