LSB bikaintasunean eta eraginkortasunean oinarrituriko proiektu amankomun bat duen ikastetxe bat da, eta hiru ardatz nagusion bidez garatzen du (gure balioak):
- PERTENENTZIA. LSB ikastetxea gizatalde baten proiektua da: kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan parte hartzen du, ilusioz beterik aritzen da eta oso ongi prestaturik dago.
- BERRIKUNTZA. LSB ikastetxea aitzindari da berriztapen metodologikoan eta teknologikoan, eta kalitatearen kudeaketan.
- IRAUNKORTASUNA. Ingurumen-, gizarte- eta ekonomi-iraunkortasunarekiko kontzientzia sustatzen du.