DBH - LSB FILM LABURRAK

Ostiralean amaiera eman diote DBH 3. mailako ikasleek LSB film laburren jaialdiari gala bikain batean. ITBko narratibaren barruan azken astean laburmetraiak sortzen aritu dira solidaritatea gaitzat hartuz. Gainera, galan parte hartzeko ezinbestekoa zen Sahararen aldeko elikagaien bilketan laguntzeko oinarrizko elikagai bat ekartzea. Janari mordoa bildu dugu, giro polita izan dugu eta film bikainak ikusi ditugu. Zorionak denoi egindako lan guztiagatik.