Ebaluazioa ondo amaitzeko, DBHko ikasleak irteera ezberdinak egin dituzte. Lehenengo mailakoak Eureka Zientzia Museora joan dira unibertsoari eta gure planetari buruz gehiago ikasteko. Bigarren mailakoak Albaolara joan dira San Juan naoaz eta itsasontzigintzaz ikastera. Hirugarren mailakoak EITBko eraikina ezagutu dute, telesaioen atzean zer dagoen ezagutuz. Azkenik, laugarren mailakoak Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzen egon dira Ezkio-Itsason. Bertan, sagar zukua egin, txalaparta jo eta baserriko historia, kultura eta dolarea ezagutzeko aukera izan dute.