DBH - Iraileko Irteerak

Aurtengo kurtsoa gogotsu eta pozik hasteko asmoarekin, gure DBH-ko ikasleekin aurreko ostiralean irteerak antolatu genituen. DBH 1ekoak mendiz Adunara joan ziren goiz pasa eta bertako frontoi eta parkean jolasten pasa zuten eguna. DBH 2 eta 3 berriz trenez Donostiara joan ziren hango hondartzetan Udarari agur esatera. DBH4-ko ikasleak, Txuri-Urdin izotz jauregira joan ziren goiza pasatzera. Primerako esperientzia izan zen maila guztientzako, giro polita eta barre ugari.