USE-Selektibitateko data berriak

Unibertsitatera sartzeko proba uztailaren 6an, 7an, eta 8an burutuko da
Ezohiko proba uztailaren 20, 21 eta 22an izango da

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an izango dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUrekin koordinatuta, gaur goizean Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren hartu du erabakia.

Egutegiak jasotzen du, beste zenbait dataren artean, emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko direla; ezohiko proba berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an, eta hauen emaitzak uztailaren 29an.