Gure batxilergoetan ikasten ikasi

Edukiak barneratzea bezain garrantzitsua ikasten ikastea da, eta geroari begira, ikasleen ibilbidean oinarrizko gaitasuna dela iruditzen zaigu. Hori dela eta, hainbat metodologia erabiltzen ditugu gure eguneroko lanean ikasleak ikasten ikas dezan:

IKASKUNTZARAKO TESTUINGURU BERRIAK (ITB)

  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI)
  • 1x1 ekimena: ikasle bakoitzak bere ordenagailua
  • Irteera eta bisitaldi gidatuak

MOODLE – PLATAFORMA INTERAKTIBOA ON-LINE

  • Ikasleak erabakitzen du zenbateraino sakondu
  • Material osagarria eskaini eta beraiek proposatu
  • Ikasgaiaren inguruko eztabaidak eta foroak sustatu
  • Ikasterakoan, ikasleen arteko harremanean eta talde lanean hezi
  • Ikasle eta irakasleen arteko harremana erraztu
  • Ikasleek bere lorpenak jakinarazi eta publikatu

IKASLEAREN AUTONOMIA INDARTU

  • Ekintzailetasuna indartu
  • Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasunak hezi eta indartu
  • Informazio iturri ezberdinak zer diren eta nola erabiltzen diren ikasi