Batxilergoa - Elkartrukea

Martxoaren 25etik apirilaren 1era arte Austriako ikasleak izan ditugu ikastetxean. Guztira 14 ikasle eta 2 irakasle etorri dira, Graz hirian bertako GIBS (Graz International Bilingual School) institutuan ikasten dutenak.

Ikasle austriarrak gure artean izan ditugun egun hauetan, Euskal Herriko kultura, historia, ohiturak eta leku esanguratsuak ikusi eta ikasteaz gain, 1.Batxilergoko ikasleekin batera egongo dira dagozkien ikasgaiak jasotzen. Giroa paregabea izan da eta bai familiei bai ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Gure ikasleek ekainean izango dute Graz ezagutzeko aukera.