Psikomotrizitate Tailerra - 2022an jaioak

La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2022an jaiotako haur eta familientzat doako psikomotrizitate tailerra antolatuko du.

Psikomotrizitatea haurra mugimenduaren bidez aztertzen eta garatzen duen diziplina da. Haur bakoitzaren arlo afektiboa, motriza eta kognitiboa lantzeko aukera ematen duen tresna pedagogikoa izanik. Psikomotrizitateak adin hauetan dauzkan onurak familiei azaldu nahian azaroaren 16an arratsaldeko 17:00etan La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2022an jaiotako haurrentzako doako tailerra antolatu du.

Psikomotrizitate tailerra HHko eraikinean izango da eta Iñigo Arozenak eta Lorena Lopezek zuzenduko dute.

Plazak mugatutak dira (heldu bat haur bakoitzeko), beraz, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi honen bidez edo 943 59 05 57 telefonora deituz.