Masaje Tailerra - 2023an jaioak

Haur-masajeak familiaren eta haurraren artean lotura sakonak ezartzen laguntzen du. Ukimen-estimulazioa lantzen da, eta horren bidez haurtxoaren emozio- eta gorputz-munduarekin harremanetan jartzen da. Izan ere, etapa honetan, ukimenaren bidez komunikatzeko lehen modua larruazala da. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, maiatzaren 28an, asteartea, arratsaldeko 17:00etan, La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2023an jaio diren haurrentzako doako MASAJE TAILERRA antolatu du. 

Interesatuta dauden guztiek arropa erosoa eta eskuoihal bat eraman beharko dituzte. Plazak mugatuak dira (heldu bat haur bakoitzeko), beraz, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi honen bidez edo 943 59 05 57 telefonora deituz.