BATX 2 - Elhuyar Zientzia Azokan Sarituak

Eneko Mosquero, Mikel Gonzalez, Unai García y Alex Bouza, La Salle Berrozpeko Batxilergoko 2. mailako lau ikaslek Elhuyar Zientzia Azoka bideo lehiaketa irabazi dute aurtengo ekitaldian "Deepfake, las apariencias engañan" lanarekin. Epaimahaiak esan bezala, puntako gaia landu dute, berritzailea, gidoia ondo tajututa, efektuekin eta modu profesionalean ekoiztuta.

Guk ere hala ikusi dugu lana: azalpen egokia, efektuak oso onak eta nolabaiteko hausnarketa egitera ere gonbidatzen dute.

Zorionak, Eneko, Mikel, Unai eta Alex, eta egoerak aukera ematean gozatu irabazitako bidaiaz!!