Batxilergoa - Hautaproba %100 gainditua

Bi kasturteotan gogor saiatu ondoren, hautaprobetara (selektibitatera) aurkeztutako gure ikasleen %100ak lortu du unibertsitaterako sarbidea.

Produkzio edota diseinu mekanikoa edota administraritzarako goi mailako zikloak aukeratu dituzte batzuk. Medikuntza, farmazia, herizaintza, ingenieritza aeronautikoa, magisteritza, enpresa zuzendaritza, zuzenbidea, psikologia, filologia ezberdinak ...  unibertsitate ikasketak beste batzuk

Batzuk Unibertsitatea aukeratu dute eta beste batzuk Goi Mailako Heziketa Zikloa: denek abiatuko dute bidaia berri bat hurrengo ikasturtetik aurrera.

Zorte on denoi. Jakin ezazue Ikastetxean bezala etxean ere pozik eta harro gaudela egindako lanagatik eta erakutsitako kemen eta arduragatik.