Batxilergo dual

La Salle Berrozpek ahalik eta zerbitzu onena eskeintzeko helburuarekin, beste urte batez, "Academica Corporation" erakundearekin (AEBetako hezkuntza-erakunde nagusia eta titulazio bikoitzeko "Diploma Duala" nazioarteko programaren sortzailea) egindako hitzarmenari esker, gure ikasleei "BATXILERGO DUAL AMERIKARRA" DIPLOMA DUALA egiteko aukera eskaini nahi diegu.

Hitzarmen horren bidez, La Salle Berrozpek  Batxilergo espainiar eta estatubatuarreko Titulazio Bikoitzaren programa ezarri zuen, DBH 2. mailatik aurrera nahi zuten ikasleentzat. Programa horri esker, DBHko 2. mailatik aurrerako gure ikasleak aldi berean egon ahal izango dira matrikulatuta AEBetako High School batean, bi ikasketak batera eginez.

Diploma Dual programa %100 OnLine egiten da, eta eskolaz kanpoko jarduera bat balitz bezala. Ikasleek, guztira, 6 kreditu estatubatuar ikasi beharko dituzte beren DBHn eta Batxilergoan zehar, eta horrela, Ikastetxean egiten dituzten ikasketen baliozkotzearekin batera, Batxilergo espainiar tituluaz gain, "High School" titulua ere lortuko dute. 

"Nazioarteko Batxilergo dualeko diploma" programak balio eta abantaila asko ematen dizkie ikasleei, eta hiru helburu nagusi nabarmentzen ditu: 

  • Murgiltze linguistikoa, %100 ingelesa, curricularrak, irakasleak, ikasketa eta lan-ingurune batean. 
  • Murgiltze teknologikoa, %100 Online, plataformak, tresnak, komunikazioak, etab.
  • Murgiltze pertsonala, ikaslearen kudeaketan, ahaleginean, erantzukizunean, antolaketan eta heldutasunean, ikasketarekin eta lanarekin.

Diploma Duala programari buruzko xehetasun guztiak jakiteko, sartu gure web orrian edo  hemen: 

Web orri ofiziala: www.academica.school 

Programa azaltzeko bideoa: https://www.academica.school/#diplomadual-video-link 

PROGRAMA DUALAREN AURKEZPENA. Programaren azalpen-bideoan erabiltzen den aurkezpen laburra. 

Matrikula egin ahal izateko azken eguna ekainak 12 izango da.

Zuetako norbaitek informazio gehiago behar badu edo zerbait gehiago argitu nahi badu, datorren Maiatzaren 6 ean Academica-ko ordezkariarekin meet bat egingo dugu. Bertara azaltzeko lzubeldia@lasalleberrozpe.eus helbidera jo eta zuekin harremanetan jarriko gara