Batx 1 - Proiektuen defentsa

Abenduan jardun genuen taldekako proiektua egiten. "Salletar Joko Olinpikoak" antolatzeko eskatzen zitzaigun eta lan horretan murgildu ginen bakoitzak bere batxilergoko modalitatetik eman zezakeena eskainiz lanari.

Andoaingo La Salle Berrozpeko Batxilergoko lanik onena ere aukeratu genuen aurkeztutako guztien artean eta orain, gure proiektua, Irun, Donostia eta Eibarko La Salle ikastetxeetako beste proiektu irabazleen artean aurkeztu eta azaltzea egokitu zaigu.

Iazko urtean irabazle izan ginenez, aurten Andoainen egin dira lanik onenen aurkezpenak eta pozik esan dezakegu, berriro ere geure ikastetxekoa izan dela hautatua lan guztien arteko onena bezala.

Iñaki Mendiluze, Shirley Barrera, Maria Miguez, Andoni Alonso eta Jon Herrerak osatu dute talde irabazlea, Xabier Huitzi irakaslean tutoritzapean.

Zorionak beraz eta harrotasunez hartzen dugu izendapena.

Batxilergoko koordinatzaile den Leire Zubeldiaren helburu berezia ere izan da eguna, geure ikastetxeetako ikasleen arteko sarea ehuntzeko baliatzea eta horrek poz berezia eman digu eta, nola ez, balioa erantsi dio geure jarduera akademiko eta pedagogikoari.

Aurrera, bada, eta hurrengo saiakera arte.

Zorionak den-denoi eta eskerrak hainbeste lan egin duzuen guztioi.