Instalazioak eta ekipamenduak

La Salle Berrozpeko Batxilergoan ezagutza teorikoak bermatzen ditugu, eta, gainera,  espezialitate bakoitzaren ikuspegi praktiko eta hurbila lortzen laguntzen dugu metodologia berriztatzaileez baliatuz. Hori guztia lortzeko ezinbestekoak dira baliabide egokiak izatea eta azkeneko urteotan instalazioak eta ekipamenduak berritzen, eguneratzen eta egokitzen ahalegin berezia egin dugu: 

  • Ikasgela guztietan ikastetxeko sarera sarrera duen ordenagailu bat, proiektagailua eta interneterako haririk gabeko sarrerak (WI-FI) jarri ditugu.
  • 1x1 METODOLOGIA dugunez, ikasleak proiektuetan, taldeko lanetan eta egunerokotasunean aritzeko wifiko konexio sarrera bermatu dugu.
  •  Praktika elektriko – elektroniko eta mekaniko  desberdinak  burutzeko heziketa zikloetako tailerrak erabiltzen ditugu, eta horiek guztiak, ezinbestean, teknologia berrienekin hornituta daude.
  • Ikasgela bakoitzak dauzka ikasle eta irakasleen beharrei erantzun ahal izateko beharrezko baliabideak.

Instalazio horien guztien bitartez, gure ikasleek, trebetasun teknikoak garatzen dituzte  eta, aldi berean, proiektuen eta taldeko lanen bitartez trebetasun pertsonalak eta sozialak  ere lortzen dituzte.