Kanpezu 2016

Dagoeneko martxan dago Kanpezu 2016 Kanpaldia.

Ekainaren 26ean Ikastetxeak Kanpezu (Araba) herrian antolatzen dituen Udako kanpaldiak hasiko dira. Udaleku hauek Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat eta DBHko ikasle guztientzat antolatzen dira.

Beste urtebetez gure abentura ekainaren 18an hasi zen Kanpaldiaren montaketarekin. Guraso, irakasle eta begirale talde handia elkartu ginen montaketari ekiteko Juanjo Larrea Anaiaren gidapean. Garrantzitsua da guztion inplikazioa horrelako proiektu bat aurrera jarraitzeko, eta egun honetan sortu zen giroa paregabea izan zen.

Aurten 5 tanda antolatu ditugu ikastetxeko ikasle guztiek kanpaldian parte hartzeko aukera izateko.

  • 1 txanda (DBH 1) - Ekainak 26 - Uztailak 5
  • 2 txanda (LH 5) - Uztailak 5-12
  • 3 txanda (LH 6) - Uztailak 12-19
  • 4 txanda (DBH 2) - Uztailak 19-28
  • DELTA txanda ibiltaria (DBH 3 eta 4) - Uztailak 5-14

Hamar egun hauetan neska mutilek naturaz gozatu eta bertan bizi, Euskal kultura eta Euskarari bultzada bat eman, harremanak sendotu eta baloren heziketarekin jarraitzeko aukera izango dute (Elkarrekintza, sormena, errespetua ingurumenari....) Eta guzti hori ondo pasatzen duten bitartean!

Jolas kooperatiboak, kirolak, sormena tailerrak, irteerak, uretako jarduerak eta baita ere gaubela oso interesgarriak  dira gure programazioaren parte ikasleen gozamenerako.

Oso gutxi geratzen da udako esperientzia honetaz disfrutatzeko! Animo eta ondo pasa oporretan!