Familia Eguna

          Badirudi atzo ireki genituela ikasturte honetarako ateak eta jadanik ixteko prestatzen ari gara. Horrexegatik, urtero bezala, ekainaren 10ean Familia Eguneko festa ospatuko dugu.
 
Egun berezi honetan pregoia txupinazoan, jolas ezberdinetan, bazkarian, arratsaldeko ikuskizunean eta Izartxoko beladan La Salle Berrozpe osatzen dugunok izango gara partaide.
 
Gure seme-alabak ikastetxean egun berezi batez gozatuko dute. Gurasoek gure seme-alaben ikaskideak ezagutzeko aukera paregabea dugu, baita haien gurasoak, irakasleak, aisialdi taldeko begiraleak, IGE-ko partaideak ere. Bestalde; ikastetxeak ikasleek haien ikasgeletan eginiko lan ezberdinak ikusgai izango dituzue, baita eskolaz kanpoko ekintzetan eginiko erakusketa. Arratsaldean, lan paregabea egiten duten aiton-amonekin batera, ikasleek aurkezten diguten ikuskizun itzelaz gozatu dezakegu. Amaiera ezin hobea emateko, Izartxoren gauaz disfrutatuko dugu.
 
Egun hau elkarbanatze momentu askoz osaturik dago gure seme alabekin, familia artean, irakasleekin, lagunekin eta ikaskideekin. Egun paregabea da familia handi hau jai giroan ezagutzeko.
 
Aurten, ikastetxetik, Izartxotik eta IGE-tik zuetako bakoitzari, ilusio osoz prestatzen den egun berezi honetaz, ahalik eta gehien gozatzeko gonbidapen berezia luzatu nahi dizuegu.
 
Anima zaitez!!!!!

Guk La Salle Berrozpe, eta zuk?