Kanpezu

LA SALLE BERROZPEKO KANPALDIAK

INFORMAZIO OROKORRA

Kanpezu La Salle Berrozpek antolatzen duen udarako kanpaldia da. Arabako Kanpezu herrian egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzako 5. mailako. 6.mailako eta DBH osoko ikasleek hamar bat egun igarotzen dituzte 5 txandatan.

Kanpaldi hau berezia izateaz aparte, xumea ere bada, bertan etxekoekin elkarlanean aritzen garelako, hots, familia giroan. Denon elkarlanari esker, kanpaldi hori urte askoan irautea lortu dugu, eta aurrerantzean halaxe jarraituko dugu.

Ikastetxeak dituen helburuekin bat egiten du proiektu horrek. Horrela, besteak beste, honelako hauek bultzatzen ditugu: euskara sustatzea, elkarbizitza indartzea, harremanak sendotzea, natura errespetatzea, sormena eta autonomia garatzea, eta, nola ez, lagun artean ondo pasatzea.

Anima zaitez gurekin batera ondo pasatzera!!!!!

 

Partekatu