ONGI ETORRI ESKOLARA proiektua

Proiektuaren helburua kultura aniztasuna lantzea da, kulturarteko ikuspegitik eta ikastetxeetako irakasleen, familien eta ikasleen parte hartzearen bidez. Andoaingo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxearekin batera, Gipuzkoako beste 14 ikastetxeetan aurrera eramaten da.

Proiektuak lan ildo desberdinak ditu, hala nola, ikerketa, sentsibilizazioa, formakuntza eta
esku-hartzea ikasgelan eta familiekin.

  • FAMILIA LAGUNA PROGRAMA
    • Familiak protagonista dituen esku-hartze programa bat da, eta beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familien harrera, kulturarteko harremanak eta euskarara hurbiltzea ditu helburu. Horretarako, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiekin harremanetan jarri eta elkartzen ditu.
    • Bideoa: https://youtu.be/QfWHcYfGK1k
  • ANDOAINGO KULTURARTEKO TALDE ERAGILEA:
    • Talde hau Andoaingo lau eskoletako zuzendaritzek, gurasoek, Guraso Elkarteek, hainbat elkarte eta erakundeek, udal ordezkariak eta proiektuko kulturarteko bitartekariak osatzen dute. Hilabetean behin biltzen da, Andoainen kulturartekotasuna lantzeko aurrera eramango diren ekintza desberdinak koordinatzeko eta kultura aniztasunaren inguruan hausnartzeko.
  • SU-ARTEAN, GURE-ARTEAN:
    • “SU-ARTEAN GURE-ARTEAN” ekimenak, Andoaingo jatorri ezberdinetako bizilagunak biltzen ditu hilean behin. Ekimen honen helburua, jatorri ezberdinetako herritarrak elkar ezagutzea, beste herrialde batetik etorri berri diren familiei elkarte gastronomikoak ezagutzera ematea, udalerriko bizitzan eta kultura  astronomikoan honakoen parte hartzea sustatzea, eta hainbat jatorritako ezagutzekin aberasteko gune bat sortzea da.
    • Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=J7NpMjt2frw

PARTE HARTU!

Ongi Etorri Eskolara proiektuaren balioetako bat eskoletako familien inplikazioa da, kulturarteko harreman horiek ahalbidetzeko, arrazismoaren aurkako pedagogia lantzeko eta euskara eskola-komunitateko familia guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzeko. Horretarako, hainbat modutan parte har dezakezue proiektuan:

  • Familia Laguna gisa: Har ezazu parte boluntario euskaldun edo tokiko gisa, beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren eta haurrak zure seme-alaben ikasgela berean dituzten familiei akonpainatzeko. Egokitze-prozesuan akonpainatu eta elkar ezagutza ahalbidetzeko. Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegiko datuak eta zuekin harremanetan jarriko gara. https://forms.gle/9kWLzCqtzYkzsFX67
  • Kulturarteko Talde Eragileko kide bezala: Zure iritzia emanez, taldean hausnartuz eta kulturarteko jardueren antolaketan parte hartuz udalerrian, Andoain inklusibo baterantz abiatzeko.
  • Ekintza puntualetan parte hartuz: Su-artean Gure-artean ekimenean, Kulturarteko liburuaren egunean, martxoak 21arekin loturik egiten diren ekintza desberdinetan, etab.

FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDAK
Jarraian duzuen estekan, Elkarrekin Kooperatibatik egindako “Familientzako baliabideen gidak” topa ditzakezue. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, ukranieraz eta rumanieraz itzulita.

Erabili eta partekatu.
https://www.ongietorrieskolara.org/baliabide-gidak/

Sare hauetan jarraitu dezakezue proiektua:

  • Instagram: oeskolara
  • Twitter: OEskolara
  • Facebook: Ongietorri Eskolara