HHZZ - “Retrofitting of manufacturing units for composite machining” Proiektua

Ondoko proiektua Easo Politeknikoa eta La Salle Berrozpe ikastetxeen arteko elkarkidetza proiektuaren fruitu da.

Bertan ekonomia zirkularran oinarrituriko iraunkorrak eta ingurumenaren zaintzarekin bat datozen ekoizpen prozesu berriak abian jartzea bilatzen da.

Gainera, berrikuntza eta material berrien bilaketa funtsezko gaia da aipatutako helburua lortzeko.

Hori dela eta, materialen garapena garapen estrategikoko plan ezberdinen kokatutako oinarrizko atal bat da. Hala nola, Eskualdeko Berrikuntzako Espezializazio Adimendunaren Estrategia RIS3 edo Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planan 2030 ZTBP jasotakoak.

Proiektu honek CNC zenbakizko kontroleko mekanizazio zentro baten diseinua eta egokitzapena aurreikusten du, material konposatuak mekanizatzeko eta horrela mekanizatu ondoren haien propietateen ezagutzan sakontzeko, baita zaharkitutako ekipamenduak berriz balioesteko ere.