Bakearen astea

Urtarrileko azken astean Bakearen astea ospatuko dugu, libre eta zoriontsu bizitzeko hain beharrezkoa den Bakea! Albisteetan entzuten dugunaren arabera gure gizartea geroz eta bortitzagoa bihurtzen ari da. La Salle Berrozpe osatzen dugun ikasle, irakasle eta langile  guztiok zerbait egin nahi dugu egoera honi aurre egiteko, gure artean behintzat bakea beti presente egon dadin.
Egun hauetan zehar ikasleek bakearen inguruko jarduerak burutuko dituzte: bakearen alde egin duten pertsonak ezagutu, bakearen sinboloak zeintzuk diren eta zer esanahi duten, bakearen alde sortu diren abestiak entzun, gure arteko harreman baketsuak lortzeko bideak bilatu, bakea eragozten duten jarrerak identifikatu, landu eta abar. 
 
Rigoberta Menchúk esan zuen bezala "Bakea ez da gerra eza bakarrik. Pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean zaila izango da mundu baketsu bat lortzea". LSB mundu, gizarte eta eskola baketsu baten alde lanean!