Ikastaro berriak langabetuentzat (LANBIDE 2020)

Gure ikastetxea langabezian dauden eta beren formazioa osatu eta hobetu nahi duten pertsonen zerbitzura jarriko da beste behin, dituen giza baliabideak eta materialak erabiliz ahalik eta formazio eskaintza onena egiteko.

Momentu hauetan Formazio Okupazionaleko Plana diseinatuta dago, 2020-2021ean lanik gabe daudenei zuzenduko zaiena:

• Otsailaren 1erako TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA Izeneko ikastaroa antolatuta daukagu (540 ordu). Arratsaldez eta enpresetan praktikekin. 

Aurrez izena emateko: https://cutt.ly/VjcQNL2

 

• Urtarrilaren 25erako GAITASUN ZIURTAGIRIENTZAKO GAITASUN GILTZARRIAK 2.MAILA: GAZTELANIA ETA MATEMATIKA izeneko Ikastaroa antolatuta daukagu (240 ordu). 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat egiten Interesatuta dauden pertsonei eta aipaturiko CP-erako sarbideko baldintzak betetzen ez dituztenei zuzendua. Ikastaroa gainditzen dutenek 2. mailako aipaturiko Profesionaltasun Ziurtagirietarako sarbidea lortuko lukete automatikoki. 

Aurrez izena emateko: https://cutt.ly/HjcQ9S7

 

Gogoratzen dugu, ikastaro guzti hauek dohain direla (LANBIDE). 

Ikastaro hauek La Salle Berrozpe Ikastetxeak pertsona langabetuei zuzentzen duen zerbitzu osoaren barruan biltzen dira, eta hurrengo zerbitzuak biltzen ditu: informazioa, heziketa iraunkorra, enpresako praktikak, eta Lan-Poltsa; haiek guztiak profesionalki eratzeko eta lana aurkitzeko aukerak hobetzeko.