“Haurren tratu onaren aldeko komunitateak sortzen ” jardunaldia

Maiatzak 23an “Haurren tratu onaren aldeko komunitateak sortzen ” jardunaldia Basteron ospatu da.

Jardunaldi hau Andoaingo Udaletxeak, Educo-k eta Hezi Zerb Elkarteak antolatu dute, Hernaniko Udaletxearen eta Martuteneko Sarroeta  bizilagun elkartearen laguntzarekin batera.

Bertan, haurtzaroa babesteko eta horien aurkako indarkeriaren prebentziorako garatu diren programak aurkeztu dira, halaber, “Tratu  on” aren politika eta planak sortzen izandako esperientziekin eta bizipenekin batera. 

Gainera, jardunaldi honetan  plan horietan parte hartu duten haur, nerabe, irakasle eta eragile sozial ezberdinak izan dira protagonistak, eta bizipen horiek lehen pertsonan entzunda prozesu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

Hauen artean gure DBH1 eta 2.ikasle ordezkariak diren Lucia, Jone, Asier, Leire Oier eta Naia,  LSBren izenean planaren aurkezpenean parte hartu dute.