Txileko irakasleen bisita

Txileko Silva Henriquez unibertsitateko hiru irakasle izan dira gure artean   ETHAZI eredua bertatik bertara ezagutzeko. Tknikako kide batek lagunduta etorri dira eta Jon Iartza La Salleko gerenteak eta Manu Agirre Ethaziko koordinatzaileak egin die harrera.

Ikastetxearen ezaugarri eta berezitasunak azaldu ditu gerenteak eta ondoren Ethaziren inguruan txiletarrek zituzten jakin-minak asetu nahian aritu dira ordu bete luzez. Irakasle txiletarrak beren irakasle lana lanbide heziketan aritu nahi dutenei ematen die klase eta La Salle Berrozpek bere esperientzia jarri du mahai gainean, bera bait da eredu honen Euskadiko ikastetxe aitzindarietako bat eta egun ziklo guztietan dago ezarrita, oinarrizko lanbide heziketan ezik non aurten hasi dira lehen urratsak ematen. Ondoren ikastetxea ikusi dute. Ikasleek nola egiten duten lana, instalazioak... eta ikasle eta irakasleekin hitz egiteko aukera ere izan dute.