Ikasleak Munduko Kempo Txapelketan

La Salle Berrozpe Ikastetxeko Aitor eta Udane García Lavena anai-arrebak (Batxilergoko eta DBHko ikasleak, hurrenez hurren) Kempoko Munduko Txapelketan ditugu une honetan Tunisiako Hammamet hirian.

Gazteak dira baina oso gazterik hasi ziren Kempo praktikatzen eta diziplina, defentsa eta osasun fisiko zein mentala lantzen laguntzen diela aipatu digute. Munduko Txapelketara iristeko ibilbidea luzea izaten da eta lan handia egin dute: Gipuzkoako, Euskadiko, Nafarroako Txapelketak eta Madrilen antolatutako beste hainbatetan parte hartu eta irabazi behar izan dituzte.

Ilusioz gainezka daude baina urduri ere bai: lan handia egin dute eta ziur daude beraien onena ematen ahaleginduko direla eta, sariak lortuz gero ikaragarri poztuko diren arren, ikastera eta gozatzera doazela diote. Eta guk ere horixe opa diegu!