LH - ITB 3. mailakoen proiektua

2020-2021 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH3go mailako ikasleek STOP OBRETAN GAUDE proiektua landu dute,
hiruhileko honetako bigarrena.

Bi astez, proiektu honetan gure ikastetxearen inguruko maketa bat eraiki dugu gorputz
geometrikoak erabiliz. Plano bat aztertzen ikasi eta kaleak ezagutu ditugu. Ondoren, plano batean
jasotako datuak bildu eta oinezkoentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu beltzak aztertu eta
markatu dira. Azkenik, udalari istripuak prebenitzeko hobekuntza proposamenak idatzi dizkiogu.

Eskerrik asko LH3eko ikasle eta irakasleei!!