HHZZ.- III. Patata jaurtiketa lehiaketa

Gaur, Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleek III. PATATA JAURTIKETA LEHIAKETA jokatu dute. Erronka honetan, lehen mailako eta bigarren mailako ikasleek nahasturiko 9 ekipoek elkarlanean aritu dira. Era honetan, gaur egun enpresetan hain funtsezkoa den ekipoko lana bultzatu dute. Taldeen egituraketa honekin bi mailen arteko konexioa eta elkarrekintza sustatu da eta lehen mailakoak bigarren mailakoen laguntzaz ETHAZI metodologian lehen urratsak emateko balio izan du.

Erronkako betebeharra patata jaurtigailu bat diseinatzea eta fabrikatzea izan da. patata 20 metrora dagoen baloi gorria  joko duen jaurtigailua hain zuzen ere. Patata jaurtigailu lehiaketako irabazlea, alde batetik, 20 metrora dagoen baloi gorritik gertuen geratu dena izan da eta bestetik ikusleak jaurtigailu originalena saritu du.

Ikasle guztien motibazioa eta ilusioa sekulakoa izan da hasiera-hasieratik eta lortutako emaitzak ere gogo horren isladaren adinakoak izan dira.