Misioa eta Kudeaketa Politika

Misioa:

La Salle Berrozpe Ikastetxe euskalduna eta inklusiboa izanik, pertsonaren heziera osoa eskaintzen dugu, ikasle, familia eta enpresekin GERTUTASUNA zainduz eta kristau balioak landuz.
Bokaziodun hezitzaile talde batek darama hau guztia aurrera modu parte hartzailean, berritzailean eta iraunkortasunarekin konprometiturik, Andoain eta eskualdearen alde lan eginez.
 

Politika kudeaketa:

La Salle Berrozpeko pertsonek  pertsonak hezten ditugu  eta egunero egiten dugu lan gure ikasle, familia, enpresa, aliatu eta elkarteari zerbitzu hoberena eskaintzeko. Gure intereseko talde guztiak, era berritzailean eta iraunkorrean (soziala, ingurugirokoa eta ekonomikoa)  entzunez egiten dugu, segurtasuna bermatuz. Hau lortzeko, informazio gardena, komunikazioa, hezkuntza eta garapena, partaidetza eta kontsulta erabiltzen dugu gure esparru guztietan.

Azkenik, honako hau bermatzen dugu:

  • Sistema kudeaketa integratua (Estrategia – Egitura Antolatzailea – Prozesu sistema).

  • Etengabeko hobekuntza.

  • Gure jarduerari aplikatzeko moduko lege-betekizunak eta berezkoak bezala onartu ditugun baldintza haiek betetzea.

  • LSB-ean egiten diren ekintzetatik sortutako kutsaduraren aurka eta segurtasunerako eta pertsonen osasunerako jardueretatik ondorioztatutako kalteen aurkako prebentzioa.

  • Ingurugiro alderdien identifikazioa.

  • Ikastetxeko pertsonen segurtasunaren prebentzioa.