EGUBERRIAK

Gaur hasiko ditugu Gabonetako oporrak, baina jai hauek zuekin ospatzen jarraituko dugu, antolatuta ditugun ekintza ezberdinen bidez.

Abenduak 24 (Larunbata)

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako familia guztiak, 11:00etan Zumea Plazan elkartuko gara Gabon kanten kalejira egiteko. Bertatik Goiko Plazara abiatuko gara geldiuneak egiten. 12:00ak aldera, denok elkarrekin, txokolate beroa hartuko dugu.

 

2023ko KABALGATA

Erregeen postontziak:

Hiru erregeen postontziak kiroldegian egongo dira abenduaren 26tik urtarrilaren 5a arte. Euren gutanak bertan uzterik izango dituzte haurrek.

 

Urtarrilak 5, Ibilbidea eta ordutegi orokorrak

16:45   Erregeak, pajeak eta laguntzaileak ZAHAR EGOITZAko aiton-amonei bisita egingo diete; oparitxoak eman eta solasalditxoa …

18:25   Menditik jaisten direla ikusten da

18:30   Komitiba osoa Txitibar plazatik Zumea kalerantz

19:00 – 19:30 Andoaingo Txistulariak udaletxeko aterpean egongo dira, girotzen.

19:15- 19:30  Goiko Plazara iritsi

  • Udalaren harrera, udal areto nagusian
  • Erregeak balkoitik mezua, goxokiak bota …
  • Argazkiak erregeekin udaletxeko aterpean