ROBOTIKAlogia Tailerra Basteron

La Salle Berrozpek ROBOTIKAlogia Tailerra egingo du urtarrilaren 13an, larunbat honetan, 11:00etatik 13:00etara, Basteron.

Tailerra Andoaingo eta inguruko herrietako adin guztietako pertsonentzat izango da, bereziki txikienentzat eta horien familientzat. La Salle Berrozpeko ikasleek robotikan zer egiten duten erakutsiko diete bertaratzen direnei, eta egingo diren jardueretara etorri eta horietan parte hartu nahi duten guztiekin partekatuko dute beren ezagutza.

Tailer lau lan-txokotan banatuko da, bertaratzen direnek gehien interesatzen zaiena aukeratu dezaten:

  • Haur Hezkuntza – Lego piezak muntatzea
  • Lehen Hezkuntza - Binder + Scratch / Lego
  • DBH - Microbit / Arduino / Scratch
  • Lanbide Heziketa - Programazioa / Arduino / Domotika / 3D inprimagailua

Tailerra etortzen direnek esperientzia eta ezagutza berriak probatuko dituzte, gure bizitzetan integratuta dagoen arlo horretan; robotikari buruz dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte, gaian adituak direnekin hitz eginez, eta haurrak txiki-txikitatik hasi ahal izango dira robotikaren mundu liluragarrian.

Parte hartzaileek jarduera ezberdinetan parte hartzen dutela ziurtatzeko, hobe da interesatzen zaizkion txokoetan parte hartzeko izena ematea. Izena eman gabe ere joan daiteke, baina horrela ezingo da bermatu aukeratutako jarduera.

Eman izena galdetegi honetan, interesatzen zaizkizun txoko guztietan eman dezakezu izena: