Jolas Tailerra

La Salle Berrozpe ikastetxeak doako tailerrak antolatu ditu otsailaren 6rako 17:15etan, 2021ean eta 2022ean jaiotako haurrentzat eta horien familientzat. Bertan, psikomotrizitate eta Montessori jolas tailerrak antolatzern dira. Tailerretan parte hartzeaz gain, ikastetxeko irakasleak, hezkuntzaren eraldaketa xede duen metodologia berritzailea (ITBa) eta instalazio berrituak ezagutuko dituzte familiek; eta, jakina, aukera izango dute beste familia batzuekin harremanetan jartzeko ere.

Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi honen bidez edo 943 59 05 57 telefonora deituz.