Tapoi solidarioak

Tapoi solidarioak: bizitza berri baterako tapoiak
PDF file

Zortzi urte badira tapoi bilketa kanpaina honekin hasi ginela LSBn. Lehendabiziko 6 urteetan Lehen Hezkuntzan kokatu zen, Berrozpen, eta azkeneko bietan baita Lanbide Heziketa Zikoetan ere. Bertako ikasle baten iloba txikiaren aldeko tapoi bilketa egin dugu.

Ikasturte honetan LSBn SEUR Fundazioarekin (http://www.fundacionseur.org/) hitzarmen bat sinatu dugu tapoi solidarioarekin bilketa egin ahal izateko. SEUR Fundazioaren bitartez behar bereziak dituzten umeen aldeko tapoien bilketa egiten da, eta horren bitartez behar diren baliabide ekonomikoak lortzen dira behar horiei erantzun ahal izateko. Hitzarmena sinatzen dugunok egiten dugun tapoien bilketa proiektu baten alde egiten dugu ekarpena.

Tapoi bilketa, azkeneko bi urte hauetan bezala, Berrozpen eta Lanbide Heziketan egingo dugu, bigarren honetan Erroitz (lehen Aresti) kaleko Lanbide Heziketako hallen.

Ikasturte honen hasieran tapoien bilketa BRUNO gaztetxoaren aldekoa izan da orain arte (https://www.youtube.com/watch?v=7XOhXXvWJtE). ERRONKA LORTU DUGU !!!! Behar zen kopurua bildu da eta BRUNOk behar zuena, jada, lortu da.

BRUNOrena lortu ondoren, orain beste erronka berri bat dugu: MARCOS. Link honetan horren berri jasoko duzu: http://www.fundacionseur.org/nuevo-reto-marcos-ayudanos/

Orain MARCOSek zure tapoiak behar ditu.

Animatu zaitezte eta parte hartu. Mila esker.