PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA FABRIKAZIO MEKANIKOAN

Ziklo horren prestakuntza piezen mekanizazioarekin dago lotuta, makineria konbentzionalaren bidez zein zenbakizko kontrolaren bidez. Ikasketak egiteko azken teknologietan zein metodologia berritzaileetan oinrritzen gara, eta lan mundurako nahiz unibertsitaterako formazio ona lortuko duzu.

Ziklo honetan jasotako formazioarekin “Goi Mailako Teknikaria fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioan”  titulua eskuratuko duzu. Prestakuntzak bi fase ditu: lehena, ikastetxean, urte eta erdi; bigarrena, enpresa batean, 11 aste. Lantokiko prestakuntza atzerrian ere egin daiteke.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO HORI BUKATU ONDOREN, LANPOSTU HAUETAN EGIN DEZAKEZU LAN:

  • Txirbil-harroketa bidezko piezen mekanizazioa, bai tornuan, bai fresan zein artezgailuetan... zenbakizko kontrola erabiliz..
  • Bulego teknikoa: Lan – prozesuak planifikatzen eta programatzen.
  • Kalitate – kontrola saila: diseinatuko piezak egiaztatzen.

Zikloa bukatzen denean bi aukera dituzte:  unibertsitatera joatea (1.000 ordu inguru konbalidatzen zaie) edo  goi mailako beste ziklo bat egitea.

IRAKASKUNTZA ETA IKASKUNTZA METODOLOGIA BERRITZAILEA DAUKAN HEZIKETAN DAGO OINARRITURIK ETA ESPARRU HAUEK LANTZEN DIRA:

  • Proiektuetan eta taldeko lanetan du oinarri  formazioak. Trebetasun teknikoak garatzen dituzte ikasleek proiektuak gauzatzean, eta, aldi berean, trebetasun pertsonalak eta sozioalak pertsona talde batekin lan egitean..
  • Heziketa praktikoa  ezagupen teknikoak garatzeko.
  • Ikaslearen jarraipen etengabea konpetentzien bitartez.

Arlo mekanikoan dagoen teknologia aurreratuena: abiadura handiko makina erabiltzen da, eta ikasleek honi buruzko ezagupenak eskuratzen dituzte. eta piezak egiten dituzte.

LEHEN AIPATUTAKOAZ GAIN, SAIL MEKANIKOA ONGI PRESTATUA DAGOEN TALDE BATEZ OSATURIK DAGO. IKASLEARI AHAL DEN JARRAIPEN HOBERENA EGITEN ZAIO HELBURU BAKAR BATEKIN: GURE IKASLEAK AHAL DEN HOBEREN PRESTATUAK JOATEA LAN-MUNDURA EDO UNIBERTSITATERA.