Itsasoan urdin txibirin

Dakizuen bezala, azken asteetan haur hezkuntzan "Itsasoan urdin txibirin" proiektuan murgildurik ibili gara.

Kantauri itsasoko sekretuak deskubritzen egon dira gure ikertzaile txikiak, seguruenik etxera joan direla olagarro bat edo besterekin, egindako esperimentua azaltzen, arraindegian izan direla kontatzen edo arrantzale bat eskolan izan dela esaten... 2 eta 3 urteko haurrak, itsas animalien inguruan ikertzen ibili diren bitartean, 4 eta 5 urtekoak Kantauri itsasoari buruzko informazio ugari bildu dute eta zoritxarrez, kutsadura, gure inguruetara nola ailegatzen ari den ere ohartu dira.

Proiektu zoragarri honi amaiera emateko, Abenduaren 4ean, arratsaldeko 16.00etan bukaera festa ospatuko dugu gure ikastetxeko aterpean. Festatxoa egin ondoren, zuen seme-alabek egindako lana, familiei erakusteko aukera izango dute, ziurrenik, ilusio handiz.

2017an jaiotako seme-alabik baduzue, jaialdi honetara ere gonbidatu nahi zaituztegu!

ANIMA ZAITEZTE!