HH - "Ez badut ikusten, zer?" proiektuaren amaiera

124 urteko haurrek, dakizuen bezala, pertsona itsuak munduan mugitzeko dauzkaten oztopo eta zailtasunak aztertzen egon dira azken proiektu hau landu duten bitartean.

Ekintza desberdinak egin dituzte, horien artean, zirkuito bat jarraitu behar izan dute begiak tapatuta, horregatik, lagun batek gidatu behar zuen bestea. Modu honetan, pertsona itsu baten azalean jarri dira eta zailtasun desberdinetaz ohartzeko aukera izan dute. Amaiera eman diote aste honetan proiektu honi eta gauza baliotsuak ikasi dituzte.