Proiektu bidezko ikasketa

 

 

 

 

 

1. Batxilergoko ikasleek aukera izan dute, astebetean zehar, disziplinarteko proiektu bat lantzeko. Hain zuzen ere, Batxilergoa duten Euskadiko La Salle ikastetxeen arteko Joko Olinpikoak antolatzea.

Proiektu orokorraz gain, ikasgai bakoitzetik eskatu zaizkie landu eta garatu beharreko hainbat ekintza eta ikasleak taldeka antolatu dira taldelanean trebatzeko helburuarekin.

Esperientzia guztiz baikorra izan da. Nahiz eta azken ebaluaketa falta, aurkeztutako proiektuekin gustura daude bai ikasleak eta baita irakasleak ere.

Amaitzeko, gure ikastetxeko 2 proiekturik onenak gainontzeko salletar ikastetxeekin lehiatuko dira denen arteko proiektua aukeratu eta maiatza bukaera aldera Joko Olinpiko horiek antolatzeko.