FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA

Ziklo horretan jasotzen den formazioa bulego teknikoan, delineazioan, proiektutan, kalitate-kontrolean, I+G+b-ean, etabarrean oinarritzen da. Ikasketak talde-lanean eta teknologia berritzaileetan oinarritzen dira. Amaitu ondoren unibertsitaterako nahiz lan mundurako prestaketa ona izango duzu.

Ziklo horretan jasotako formazioarekin “Goi Mailako Teknikaria Fabrikazio Mekanikoko Diseinua” titulua eskuratuko duzu. Prestakuntzak bi fase ditu: lehena, ikastetxean, urte eta erdi; bigarrena, enpresa batean. Lantokiko prestakuntza atzerrian ere egin daiteke

IRTEERAK LAN MUNDURA: 

Fabrikazio mekanikoko diseinua B ereduan eskaintzen da eta lan aukera ugari ematen du:

  • bulego teknikoa
  • delineatzailea
  • proiektugilea
  • kalitate mintegia
  • I+G+b
  • CAD 2 dimentsioetan (AUTOCAD) eta 3 dimentsioetan (SOLIDWORKS)

Zikloa bukatzerakoan dauden aukera hauek daude: unibertsitatea (1000 orduko konbalidazioarekin, gutxi gorabehera) eta beste ziklo bat ikastea.

METODOLOGIA

Gure metodologia-eskaintza teknika berritzaileetan dago oinarrituta. Izan ere, egiten diren proiektuetan arazoak ebazteko metodologia jarraitzen da, IKTak erabiltzen dira eta ikasle bakoitzaren jarraipena konpetzentzien bidez egiten da.

Arazoen ebazpenerako metodologian taldeari arazo bat aurkezten zaio, eta erantzun bat eman behar dio. Taldeak bere eginbeharrak planifikatzen ditu, ardurak banatzen ditu eta proiektua amaitu ondoren irakasle taldearen aurrean defendatu egin behar du. Metodologia honekin ezagupen eta trebetasun teknikoak garatzeaz gain trebetasun pertsonalak eta sozialak ere garatzen dira.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gero eta erabiliagoak dira IKT tresnak: moodle plataforma, arbela digitala, bideokonferentziak...

Gure teknologia ahalmena 3 dimentsioetan egindako diseinuan dago, SolidWorks softwarean. Honek mekanismoen eta piezen planoak automatikoki egiten baititu eta edozein makinaren mugimenduaren simulazioa egiten uzten du.

LEHEN AIPATUTAKOAZ GAIN, MINTEGI MEKANIKOA ONGI PRESTATUTA DAGOEN TALDE BATEZ OSATURIK DAGO. IKASLEARI AHAL DEN JARRAIPEN HOBERENA EGINEZ ETA HELBURU BAKAR BATEZ: GURE IKASLEAK AHAL DEN HOBEREN PRESTATUA JOATEA LAN- MUNDURA EDO UNIBERTSITATERA.