THYSSENKRUPP enpresara bisita (Elektronika)

 Martxoaren 14ean, LSBko GM 1go Elektronikako ikasleekin batera Andoaingo THYSSENKRUPP enpresa bisitatu dugu. Ander Barraganekin batera (antzinako LSBko ikaslea), Elektronikako saila ezagutzeko aukera izan dugu. Hasierako momentuan, eta gestioak duen garrantzia nabarmentzeko, eguneroko lanen gestioa aurrera eramateko erabiltzen diren sistemaz azalpenak eman dizkigu. Hiru dira erabiltzen diren sistemak: SQDC, 6’S eta 1QR.

Gero Elektronikako sailaren lan lekua bisitatu dugu, eta eskaera bat ailegatzen den momentutik zerbitu arte jarraitzen den prozesu osoa bertatik azaldu digu: erabiltzen diren osagarriak, ekoizpen linea desberdinak, azkeneko teknologiak… Lanerako momentuan izan gara eta dena martxan ikusteko aukera izan dugu. Aukera ondo aprobetxatu dugu.

Mila esker.